2020/12/23

FORMAK MARRAZTEN. 1.ariketa.

 

Aurtengo 2020/21 ikasturtean LH 5. eta 6. mailakoen robotika saioetan, Formak Marrazten unitateari ekin diogu. Unitate honen helburua pentsamendu sortzailea garatzea da, halaber, Scratch bloke bidezko programazio-lengoaia erabiliz, programazioaren oinarriak landu geometriako forma ezberdinak marraztuz.

Proiektu hau interdisziplinarietan oinarritzen da: matematika, artea, teknologia, eta hainbat arlo izango dira Scratchen bidez indartu eta sakondu ditugunak.


1.ariketaren helburuak:


  • Scratcheko irudi-editoera erabiltzea objektu bat marrazteko.
  • Objektuari mozorro ezberdinak sortzea.
  • Agertokiko Xy-grid hondoa ezartzea.
  • Scratcheko Arkatza bloke-kategoria aktibatzea.
  • Bandera berdea sakatzerakoan laukizuzen bat marraztea, horretarako,    objektuaren posizioak aldatzea agertokiko lau kuadranteetan, X eta Y ardatzen   balioak erabiliz.   
  • Bukaeran, agertokiari hondoa aldatzea.


Ikasleen lanak:


Beñat

Aner

Laia

Unax


Luken

Enara

Adei

Oskitz


Irati

Jare

Xabat

Aitzol


Imran

Mattin

Oihana

Ali


Nora