Hau da gure bloga, geletan egiten ditugun lanak argitaratzeko, albisteen berri emateko, irtereetako argazkiak gordetzeko...
2021/01/22
LH 5. eta 6.mailako proiektuak. Lehen hiruhilekoa.
2021/01/19
TEKNOLOGIAK, MAKINAK ETA OBJEKTUAK
LH 3. eta 4. mailako ikasleak Teknologiak, Makinak eta Objektuak proiektua lantzerakoan LEGO Wedo2.0-rekin hainbat gailu eraiki dituzte. Ariketa hauen helburuak hauek izan dira:
Ikasleen arteko kooperazio eta iterazioaren bidez, robotikako gailu fisikoak muntatzea eta programatzea.
LEGO WeDo 2.0 kaxako erabiliko diren piezak ezagutzen hastea: adreiluak, ardatzak, gurpilak, plakak, txirrikak…
LEGO WeDo 2.0-ren Hub eta motorra osagaien funtzioa ezagutzea.
Haize errota eta Milo robotak eraikitzea.
Eraikitako gailuei potentziaren balioa ezartzea.
Milo robota aurrerantz eta atzerantz mugitzea. Haize errotaren helizea alde batera eta bestera mugitzea.
Gailuen led argia piztea eta kolorez aldatzea.
2021/01/18
Gure herriko zuhaitzak
LH 3 eta 4. mailko ikasleak zuhaitzen inguruan aritu ginen. Horretarako, herrian ditugun zuhaitzak identifikatu eta horiei buruzko informazioa jaso eta "sites" batean txertatu genuen. Ondoren, txartel batzuk prestatu genituen. Bertan zuhaitzaren izena eta izen zientifikoaz gain, QR kode bat jarri genuen. Kode horren bitartez, "sites"-en bildu dugun informazioa kontsultatu daiteke.
Aizarnazabal Time-lapse
3. eta 4. mailako ikasleak eginiko lana. Bertan, egunero leku beretik ateratako argazkiekin eginiko time-lapse bat da.