2021/01/19

TEKNOLOGIAK, MAKINAK ETA OBJEKTUAK

 LH 3. eta 4. mailako ikasleak Teknologiak, Makinak eta Objektuak proiektua lantzerakoan LEGO Wedo2.0-rekin hainbat gailu eraiki dituzte. Ariketa hauen helburuak hauek izan dira:

  • Ikasleen arteko kooperazio eta iterazioaren bidez, robotikako gailu fisikoak muntatzea eta programatzea.

  • LEGO WeDo 2.0 kaxako erabiliko diren piezak ezagutzen hastea: adreiluak, ardatzak, gurpilak, plakak, txirrikak…

  • LEGO WeDo 2.0-ren Hub eta motorra osagaien funtzioa ezagutzea.

  • Haize errota eta Milo robotak eraikitzea.

  • Eraikitako gailuei potentziaren balioa ezartzea.

  • Milo robota aurrerantz eta atzerantz mugitzea. Haize errotaren helizea alde batera eta bestera mugitzea.

  • Gailuen led argia piztea eta kolorez aldatzea.


Hona hemen saioei hauei buruzko bideoa:

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina