2020/01/31

ROBOTIKA: LURRIKARA BATEN SIMULADOREA



·    LH-ko 4. eta 5. mailako ikasleak, aurreko asteartean, Lego WeDo 2.0-rekin aritu ziren, eta " Zein faktoreak eragin dezakete lurrikara batean eraikin baten erresistentzian?" galderari erantzuteko, honako ariketa hauek egin zituzten:
  • Aurrezagutzak: Zer da lurrikara? Nola neurtzen da lurrikara baten intentsitatea?
  • Lurrikara simuladore gailu bat eraikitzea.
  • Gailua Scratchekin programatzea.
  • Motorraren potentzia ezartzea eta aldatzen joatea, horrela, lurrikararen intentsitatea handiagoa edo txikiagoa izatea.
  • Eraikitako gailuarekin eta eraikinekin esperimentatzea.
  • Proposatutako galderari erantzutea.

·       

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina