2018/07/05

JANGELAKO HONDAKINAK

Elikadura hezkuntza: jangela garaian sortzen den hondakinen inguruan kontzientziazio lana. Jangela erabili duten ikasle nagusiekin batez ere hainbat lan egin ditugu eta gustora aritu gara. Aurkezpen honetan agertzen dira egin ditugun lanak.

2018/06/22

ROBOTIKA

https://code.org/
Aurtengo ikasturtean robotika eremua lantzen hasi gara. Lehen hiruhilabetean Code programazio lengoaia erabili genuen  eta  https://code.org/   atarian bigarren kurtsoko hainbat jarduera egin genituen.


Bigarren hiruhilabetean Scratch programarekin hasierako urratsak eman ditugu eta hainbat jarduera garatu :
. Objetuak agertokian leku ezberdinetan kokatu.
https://scratch.mit.edu/
. Bi pelota elkartzen direnean kolorea aldatu.
. Gabonetako postala.
. Laberintoa. 

. Ontzi batekin sagarrak harrapatzen. 




Hirugarren hiruhilabetean Lego wedo2.0 “ Milo” robot txikia montatu.
Argazkiak
Argazkiak
Eta Scratchekin “ Milo” programatu: aurrera eta atzera mugimendua, argia aldatu. 
 Robotikako azken saioan Makey Makey plaka zer den ikusi dugu. Scratch programaren bitartez "bateria" bat programatu dugu, soinuak eta material eroaleak landuz. 

















2018/06/04

ARGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA

LH-ko 5.eta 6. mailako ikasleak ingurune arloan "ARGIA, ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA" ren gaia landu dugu. Orain aurkezpenak egin behr ditugu eta lan horretarako power point hau prestatu dugu.

2018/03/23

ZUHAITZ LANDAKETA

Argazkiak

Gaur arratsaldean, Etxabe auzoan, Palazio ondoko bide berriaren alboetan, LHko 5.eta 6. mailako ikasleak zuhaitzak landatu ditugu, Mari Karmen eta Manuelen laguntzarekin.
Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

ANDONI EGAÑAREN BISITA



Martxoak 20an Andoni Egaña etorri zitzaigun eskolara. Elkarrizketa, pasadizoak, aho jolasak, bertsoak, oso gustora egon ginen berarekin. Eskerrik asko Andoni!!!




2018/03/16

BERTSOLARITZA: BIOGRAFIAK

Bigarren hiruhilabete honetan bertsolaritzari buruzko proiektoa egiten ari gara. Hainbat jardueren artean bertsolari batzuen biografiak landu ditugu. Proiektoa bukatzeko apirilean bertso jaialdia ospatuko dugu. 

2018/01/12

DONOSTIARA IRTEERA

           
(argazkaiak ikusteko klikatu argazki gainean)

Azaroan Donostiara joan ginen, Mikel Laboari buruzko jarduera bat ikustera. Naiarak gonbidatuko zigun Unibertsitateko aulariora. Oso polita izan zen.

FRUITU LEHORRAK ERNAMUITZEN

(Argazkiak ikusteko klikatu argazkiaren gainean)

LHko 4.5 eta 6. mailako ikasleak ezkurrak eta gaztainak ernamuitzen ditugu geletan.
hasieran buztitako paperetan eduki genituen egun batzuk. 
Sustraia ateratzerakoan lurretan jarri genituen eta orain zuhaitz txikitxoak hazten ari dira.