2019/10/31

CUP CAKES


Gaur arratsaldeko sukaldaritza saioan, Ohiana, Xabat eta Iratik gidatuta, Cup Cakes egin dituzte. Oso ongi pasa dute, batez ere kolorante nahasketekin eta apangarriekin. Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo hemen.

LIBE GARMENDIARI ELKARRIZKETA


Urriaren 21ean Libe Garmendia dietista-nutrizionista etorri zen gure eskolara. Elikadura landu dugunez gelan, galdera batzuk prestatu genituen bere lanari eta elikadurari buruz.






2019/10/24

SUKALDARITZA: GOFREAK


Gaur arratsaldean sukaldaritza tailerreko taldeak gofreak sukaldatu dituzte. Libe, Oskitz eta Amaiak proposatutako errezeta bat izan da eta goxo-goxoak atera zaizkie.
Argazkiak ikusteko egin klik argazki gainean edo sakatu hemen.

2019/10/18

SUKALDARITZA: PINTXOAK ETA POLOAK

On egin!!!
Ostegun arratsaldeko errotazio saioetan, atzo urriak 17a, sukaldaritzan jardun zuen taldeak, pintxoak eta poloak prestatu zituen. Gustora jardun zuten eta prestatutako jaki gozoak jateko aukera izan zuten.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo hemen.

HERRI KIROLAK

Urriko lehen astean Gipuzkoako herri kirol federaziotik etorri ziren LH-ko 3., 4., 5. eta 6.  mailakoekin saio bat egitera. Primeran pasa genuen!



Argazki gehiago ikusteko egin klik argazkiaren gainean

EKINTZAREN ARGAZKIAK IKUSTEKO EGIN KLIK ARGAZKI GAINEAN