2019/12/20

TXOKOLATEZKO HOJALDRE TRENTZAK


Gaur Danel, Imran eta Rehanen txanda izan da. Hojaldrezko trentzaz gain, kroasan txikiak ere egin ditugu. Mundialak atera zaizkigu.
Argazkiak ikusteko sakatu argazki gainean edo egin klik hemen.

2019/12/17

GABONETAKO POSTAL INTERAKTIBOAK



STEAM proiektuaren barruan, plastikako saioetan gabonetako postal interaktiboak egin dituzte 3. mailatik hasi eta 6. mailara arteko ikasleek.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo klik egin hemen.
.

2019/12/13

SUKALDARITZA: TIRAMISU




Aiur eta Lukenek tiramisu-errezeta egiteko gogoa zeukaten eta itxuraz ez zaigu geratu oso erakargarria baina oso goxoa geratu zaigu!
Argazkiak ikusteko sakatu argazki gainean edo egin klik hemen.

Kojinak egiten plastika eta gaztelerako saioetan

6. mailako ikasleek kojinak egiteko jarraitu ditugun pausoak azaldu dizkigute.


2019/12/12

2019/12/09

SUKALDARITZA: TXOKOLATEZKO BIZKOTXOA




Aurreko ostegunean, abenduak 5, sukaldaritza tailerrean, Henk eta Ierak aukeratutako errezeta sukaldatu zuten eta txokolatezko bizkotxoa oso goxoa atera zitzaien.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2019/12/05

KOJINAK


1.hiruhilekoan, 3., 4.,5. eta 6. mailako ikasle bakoitzak bere kojina diseinatu eta egin du gelako liburutegi txokoan jartzeko eta erabiltzeko.
Lan handia izan da, baina gustora aritu gara: oihalak neurtu, markatu, moztu, josi,….
Erabilgarriak izan daitezela!
Argazkiak ikusteko sakatu argazki gainean edo egin klik hemen.

MAKEY MAKEY. BATERI BAT PROGRAMATZEN


Gaurko Scratch saioan Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak  Makey Makey kita erabili dute. 
Makey Makey plaka elektroniko bat da eta kokrodilo izeneko konexio kable batzuk ditu. Hauen bidez, Scratch-arekin musikako bateri baten  proiektua sortu dute, hau da,  bateri bat programatu eta, makey-makey-aren bidez hainbat material eroaleak erabiliz, hoietan jo, eta soinua ateratzea lortu dute.
Ariketa honen bidez,  birtualki programatu dutena errealitatearekin konektatzea landu dute.

ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleen elektrizitatea eta magnetismoari buruzko gaia landu dute. Eta gelan aurkezpenak egiteko honako aurkezpen hau sortu dute.