2021/12/22

TXAKUR HEZITZAILEA

Argazki gehiago ikusteko egin klik irudian
 
Gaur Josu Astigarraga eta Nabar txakurra, Heldu txakur heziketakoak etorri dira bere lana azaltzera eta erakustaldi bat egitera. Lehenik, bere lana zein den azaldu digu Josuk, eta erabiltzen duen materiala erakutsi digu. Ondoren, galderak egin dizkiogu. Azkenik, bere txakurra, Nabar, atera du eta erakustaldi bat egin digu. Oso interesgarria izan da. Asko gustatu zaigu eta disfrutatu egin dugu.

 

2021/12/13

EUSKARAREN EGUNEKO IRRATSAIOA. 2021-12-03

 Kaixo lagunak!!! Aurtengo kurtsoko lehen irratsaioa egin zuten LH 3 eta 4 Ako ikasleek.  Euskararen eguna zela eta , hortaz aritu ziren irratsaioan. Bertan eskolako beste ikasleen lanak azaltzen dira baina pandemia dela eta zuzenean egin beharrean grabazio bitartez azalduko dira. Ea gustokoa duzuen.







MICROBIT- HARRIA-GURAIZEA- PAPERA JOLASA