2021/01/19

TEKNOLOGIAK, MAKINAK ETA OBJEKTUAK

 LH 3. eta 4. mailako ikasleak Teknologiak, Makinak eta Objektuak proiektua lantzerakoan LEGO Wedo2.0-rekin hainbat gailu eraiki dituzte. Ariketa hauen helburuak hauek izan dira:

  • Ikasleen arteko kooperazio eta iterazioaren bidez, robotikako gailu fisikoak muntatzea eta programatzea.

  • LEGO WeDo 2.0 kaxako erabiliko diren piezak ezagutzen hastea: adreiluak, ardatzak, gurpilak, plakak, txirrikak…

  • LEGO WeDo 2.0-ren Hub eta motorra osagaien funtzioa ezagutzea.

  • Haize errota eta Milo robotak eraikitzea.

  • Eraikitako gailuei potentziaren balioa ezartzea.

  • Milo robota aurrerantz eta atzerantz mugitzea. Haize errotaren helizea alde batera eta bestera mugitzea.

  • Gailuen led argia piztea eta kolorez aldatzea.


Hona hemen saioei hauei buruzko bideoa:

2021/01/18

Gure herriko zuhaitzak

 LH 3 eta 4. mailko ikasleak zuhaitzen inguruan aritu ginen. Horretarako, herrian ditugun zuhaitzak identifikatu eta horiei buruzko informazioa jaso eta "sites" batean txertatu genuen. Ondoren, txartel batzuk prestatu genituen. Bertan zuhaitzaren izena eta izen zientifikoaz gain, QR kode bat jarri genuen. Kode horren bitartez, "sites"-en bildu dugun informazioa kontsultatu daiteke.


 


Aizarnazabal Time-lapse


  3. eta 4. mailako ikasleak eginiko lana. Bertan, egunero leku beretik ateratako argazkiekin eginiko time-lapse bat da.