2021/12/22

TXAKUR HEZITZAILEA

Argazki gehiago ikusteko egin klik irudian
 
Gaur Josu Astigarraga eta Nabar txakurra, Heldu txakur heziketakoak etorri dira bere lana azaltzera eta erakustaldi bat egitera. Lehenik, bere lana zein den azaldu digu Josuk, eta erabiltzen duen materiala erakutsi digu. Ondoren, galderak egin dizkiogu. Azkenik, bere txakurra, Nabar, atera du eta erakustaldi bat egin digu. Oso interesgarria izan da. Asko gustatu zaigu eta disfrutatu egin dugu.

 

2021/12/13

EUSKARAREN EGUNEKO IRRATSAIOA. 2021-12-03

 Kaixo lagunak!!! Aurtengo kurtsoko lehen irratsaioa egin zuten LH 3 eta 4 Ako ikasleek.  Euskararen eguna zela eta , hortaz aritu ziren irratsaioan. Bertan eskolako beste ikasleen lanak azaltzen dira baina pandemia dela eta zuzenean egin beharrean grabazio bitartez azalduko dira. Ea gustokoa duzuen.







MICROBIT- HARRIA-GURAIZEA- PAPERA JOLASA


 

2021/11/28

GORPUTZ PERKUSIOA LH 3-4

LH 3-4. mailakoekin, musikan, gorputz perkusioa lantzen ibili gara eta besteak beste can-can kantua gorputz perkusio bidez landu dugu.



2021/11/08

LH 3 & 4 Halloween Trick or Treat and bones




PROIEKTUAK LH 5-6

 PROIEKTUENTZAKO SARRERA
Proiektu hauen bidez, Inguruneko gaiak ardatz hartuta, hizkuntzak eta Natur/Giza zientziak lantzen ditugu,
batzuetan arte alderditik ere (musika-plastika) ekarpenak eginaz.
Ikasleek, batzuetan, talde txikitan, hasierako hauen antzeko “mikroproiektuak” egingo dituzte. Beste
batzuetan, talde osoa proiektu beraren inguruan arituko da lanean. Gaiak irakasleak proposatutakoen
artean aukeratuta edo ikasleek beraiek proposatutakoak izango dira, berdin natur arlokoak edo
gizartekoak: Munduaren kontserbazioa; gizartearen antolaketa; biztanleria; historiaurrea-historia; Kultur
ondarea; fenomeno naturalak; erliebea, paisaia, klima …; izaki bizidunak; giza gorputza eta osasuna;
materia eta energia; Unibertsoa; teknologia eta makinak; metodo zientifikoa, behaketa, esperimentazioa ...
Proiektu guztietan landuko ditugu konpetentzia batzuk:
● Hizkuntzen ingurukuak:
○ Irakurketa - idazketa
○ Ahozko ulermena eta adierazpena.
● Ikasketa-lan teknika batzuk: Proiektuak antolatzea; informazio bilaketa eta aukeraketa; laburpenak,
eskemak eta grafikoak; apunteak hartzea eta garbira pasatzea…
● IKTen erabilpenean trebatzen arituko gara.
● Talde lanean, elkar lanean, hobetzea.
Landuko ditugun beste konpetentzia eta eduki batzuk aukeratutako gaiari lotuagoak egongo dira:
- Natur eta Gizarte arloetako berariazkoak.
- Aukeratutako gaiaren inguruko informazioa eta hiztegia.

 

2021/06/21

ARTE HEZKUNTZA: THE CROODS

LH 3. eta 4.mailako ikasleak Zinea-ri buruzko proiektua landu dute eta Arte Hezkuntza saioetan Stop Motion aplikazioarekin The Croods bideoak sortu dituzte. Askotariko materiala erabili dute gure artistek eszenak eta pertsonaiak sortzeko: plastilina,  harria, papera, kartoia, margoak...

2021/06/04

ARTE HEZKUNTZA: CREATING A WATER PIANO AND SOUNDS WITH MAKEY-MAKEY AND SCRATCH

 LH-ko 3.eta 4. mailako ikasleak Arte Hezkuntzako saioetan Makey-Makey plakarekin eta Scratch programazio programaren bidez, eroale bezala ura erabiliz, instrumentu ezberdinen soinuak lortu dituzte.


2021/05/21

ARTE HEZKUNTZA: CREATING A PIANO WITH SCRATCH AND MAKEY-MAKEY

LH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak Arte Hezkuntzako saioetan pianoak sortu dituzte Scratch programa eta Makey-Makey plakak erabiliz. Makey-Makey-arekin zirkuituak osatzeko metalezko obkjektuak ( klip-ak) eta zilarrezko papera erabili dute. 

SCRATCHEKIN JOLASAK SORTZEN

 LH-ko3. eta 4. mailako ikasleak robotika saioetan Scratch programarekin bi joku sortu dituzte: Laberintoa eta katua hegan. Ondoren jolasak kontrolatzeko, Makey-Makey plakarekin, kartulina baten gainean mandoak sortu dituzte material eroaleak erabiliz (arkatzaren grafitoa eta plastilina).

2021/05/19

ARTE HEZKUNTZA: CREATING A GUITAR WITH MAKEY-MAKEY AND SCRATCH

 


LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleak Arte Hezkuntzako saioan gitarra bat egin dute Makey- Makey plakarekin eta Scrach programazio aplikazioa erabiliz.

2021/04/28

ESKULTURAK



 Euskal Herriari buruzko proiekturako LH-ko 3. eta 4. mailako ikasleak Arte Hezkuntzako saioetan eskulturak sortu dituzte. Txillida, Basterretxea, Oteiza edo Agustin Ibarrolak egindako hainbat lan ezagutu ondoren, koloretako paperekin eta beste hainbat material erabiliz, hemen ikus ditzakezue gure artistek egin dituzten artelanak:

https://photos.app.goo.gl/BNtf9MqGbrAjexpL9



2021/02/25

SOINU BANDAK LH 3. eta 4. mailak

 Filmen proiektuarekin lotuta, musika arloan soinu bandak lantzen ibili dira. Perkusioaren laguntzarekin hainbat soinu banda antzeztu dituzte.








2021/02/16

INAUTERIAK 2021. LH 3. ETA 4. MAILAK


 

AITZIBER ERRAZKIN AKTOREA ETORRI DA ESKOLARA


Goazen telesailan parte hartzen duen Aitziber Errazkin aktorea etorri da gure eskolara. Goazen telesailan Enararen papera egiten du eta LH 3 eta 4ko ikasleen galderak erantzuten ibili da. Bukaeran, ikasleei koreografia batzuk erakusten ibili da. 

 


2021/02/09

FORMAK MARRAZTEN MAKEY-MAKEY PLAKAREKIN

 Robotika saioetan Formak marrazten unitatea bukatzeko Makey-Makey  plaka elektronikoa erabili dugu. Makey plaka ordenadoreko USB batera konektatu eta plakatik atera ditugun kokodrilo pinzak eta jumper kableak sistema kartesiarra adierazten duen kartoi bateko tximeletekin(eroaleak) konektatu ditugu,  Scratch aplikazioaren bidez poligono ezberdinak programatzeko ( triangelua, laukiak, izarra).

Bideo honetan ikus dezakezue egindako lana.



FORMAK MARRAZTEN. 5. ariketa

Ariketa honen helburuak:

Teklatuko norabide-geziekin irudi geometrikoak sortzea:

  • Gora gezia sakatzerakoan: triangelu hirukidea marraztea.
  • Behera gezia sakatzerakoan: lehen sortutako triangelu hirukiaren barruan triangeluak marraztea.
  • Ezker gezia sakatzerakoan: oktogono erregular baten barruan triangelu hirukiak marraztea.
  • Eskubi gezia sakatzerakoan: oktogonoa, triankelu hirukideak eta karratuak marraztea.

Ikasleen lanak: 

Beñat.

 

Aner.

 

Laia.

 

Unax.

 

Luken.

 

Enara.

 

Adei.

 

Oskitz.

 

Irati.

Jare.

 

Xabat.

 

Aitzol.

 

Imran.

 

Mattin.

 

Oihana.

 

Ali.

 

Nora.

 

Henk.

 

 

 

2021/01/19

TEKNOLOGIAK, MAKINAK ETA OBJEKTUAK

 LH 3. eta 4. mailako ikasleak Teknologiak, Makinak eta Objektuak proiektua lantzerakoan LEGO Wedo2.0-rekin hainbat gailu eraiki dituzte. Ariketa hauen helburuak hauek izan dira:

  • Ikasleen arteko kooperazio eta iterazioaren bidez, robotikako gailu fisikoak muntatzea eta programatzea.

  • LEGO WeDo 2.0 kaxako erabiliko diren piezak ezagutzen hastea: adreiluak, ardatzak, gurpilak, plakak, txirrikak…

  • LEGO WeDo 2.0-ren Hub eta motorra osagaien funtzioa ezagutzea.

  • Haize errota eta Milo robotak eraikitzea.

  • Eraikitako gailuei potentziaren balioa ezartzea.

  • Milo robota aurrerantz eta atzerantz mugitzea. Haize errotaren helizea alde batera eta bestera mugitzea.

  • Gailuen led argia piztea eta kolorez aldatzea.


Hona hemen saioei hauei buruzko bideoa:

2021/01/18

Gure herriko zuhaitzak

 LH 3 eta 4. mailko ikasleak zuhaitzen inguruan aritu ginen. Horretarako, herrian ditugun zuhaitzak identifikatu eta horiei buruzko informazioa jaso eta "sites" batean txertatu genuen. Ondoren, txartel batzuk prestatu genituen. Bertan zuhaitzaren izena eta izen zientifikoaz gain, QR kode bat jarri genuen. Kode horren bitartez, "sites"-en bildu dugun informazioa kontsultatu daiteke.


 


Aizarnazabal Time-lapse


  3. eta 4. mailako ikasleak eginiko lana. Bertan, egunero leku beretik ateratako argazkiekin eginiko time-lapse bat da.