2021/11/28

GORPUTZ PERKUSIOA LH 3-4

LH 3-4. mailakoekin, musikan, gorputz perkusioa lantzen ibili gara eta besteak beste can-can kantua gorputz perkusio bidez landu dugu.



2021/11/08

LH 3 & 4 Halloween Trick or Treat and bones




PROIEKTUAK LH 5-6

 PROIEKTUENTZAKO SARRERA
Proiektu hauen bidez, Inguruneko gaiak ardatz hartuta, hizkuntzak eta Natur/Giza zientziak lantzen ditugu,
batzuetan arte alderditik ere (musika-plastika) ekarpenak eginaz.
Ikasleek, batzuetan, talde txikitan, hasierako hauen antzeko “mikroproiektuak” egingo dituzte. Beste
batzuetan, talde osoa proiektu beraren inguruan arituko da lanean. Gaiak irakasleak proposatutakoen
artean aukeratuta edo ikasleek beraiek proposatutakoak izango dira, berdin natur arlokoak edo
gizartekoak: Munduaren kontserbazioa; gizartearen antolaketa; biztanleria; historiaurrea-historia; Kultur
ondarea; fenomeno naturalak; erliebea, paisaia, klima …; izaki bizidunak; giza gorputza eta osasuna;
materia eta energia; Unibertsoa; teknologia eta makinak; metodo zientifikoa, behaketa, esperimentazioa ...
Proiektu guztietan landuko ditugu konpetentzia batzuk:
● Hizkuntzen ingurukuak:
○ Irakurketa - idazketa
○ Ahozko ulermena eta adierazpena.
● Ikasketa-lan teknika batzuk: Proiektuak antolatzea; informazio bilaketa eta aukeraketa; laburpenak,
eskemak eta grafikoak; apunteak hartzea eta garbira pasatzea…
● IKTen erabilpenean trebatzen arituko gara.
● Talde lanean, elkar lanean, hobetzea.
Landuko ditugun beste konpetentzia eta eduki batzuk aukeratutako gaiari lotuagoak egongo dira:
- Natur eta Gizarte arloetako berariazkoak.
- Aukeratutako gaiaren inguruko informazioa eta hiztegia.