2020/02/18

SUKALDARITZA ERREZETEN BILDUMA


Hemen duzue ostegunetako errotazioetan, sukaldaritza saioetan sortutako errezeten bilduma. Lehen Hezkuntzako 4.5. eta 6. mailako ikasleen artean sortu dute. Errezeta oso goxoak sukaldatu dituzte.

2020/02/13

JOSE MARIREN BISITA


Gaur, errotazio saian, Joane eta Aitzolen aitonaren bisita izan dugu. Arrantza munduaren inguruan gauza asko kontatu dizkigu eta arrantzaleen korapiloa egiten erakutsi digu.
Morse kodea ere praktikatu dugu eta gure izena idatzi dugu  kodearekin. Jose Mari artista da eta kode osoa buruz dakiela erakutsi digu. Mila esker zure arrantza urteak gurekin partekatzeagaitik. Oso gustora egon gara!
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2020/02/07

BARATZA


Ostegunetako rotazio saioetan, ikasle talde bat baratzara jaitsi zen. Eskarola, espinakak, azalora, aza, brócoli, baba, ilarra eta baratxuriak landatu zituzten.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean, edo egin klik hemen.

DESFIBRILADOREAREN FUNTZIONAMENDUA



Ostegunetako rotazio saioetara, Libe eta Jon-en gurasoak etorri dira desfibriladorearen funtzionamendua erakustera. Ikasleak asko ikasi dute, eta praktikan jarri dute zer egin behar den norbait erantzun gabe eta arnasik gabe antzeman ezkero. Oso ando pasa dute. Eskerrik asko denagatik!!!
Saiaren argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2020/02/03

JolasMATIKA



Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin JolasMATIKA proiektoari hasiera eman diogu. Proiektu honen helburua, informatika zientzia gisa ulertzeko, konputagailuen funtzionamendua zein den jakitea da.
Hasteko, Magia jolas bitarra izeneko jardueraren bidez ikasleen urtebetetze egunak asmatu ditugu.
Ondoren zenbaki bitarrak nola idazten diren ikusi dugu, eta 31baino txikiago diren zenbaki batzuk bitarrez adierazi ditugu.