2019/03/29

Robotika 3.jarduera: Milo inklinazio-sentsorearekin eta distantzia-sentsorearekin.

Distantzia-sentsorea
Milo distantzia- sentsorearekin

Robitikako 3. jardueran bi ariketa hauek egin genituen:

1. Milo inklinazio-sentsorearekin. Honako ariketa honek, 2.jarduerako helburu berdinak zituen.


2. Milo distantzia-sentsorearekin. Helburuak:

  • Milo robotaren potentziaren balioa ezartzea.
  • Milo robota aurreranzko norabidean ibiltzea, bidean oztopo bezala lore bat bat aurkitu arte.
  •  Milo robota aurrerantz doan bitartean, led argia nahi den kolorean piztuta izatea.
  •  Milo robota gelditzea, baldin eta 20 balioa baino gutxiagoko distantzian, oztopo egiten ari den lorea antzematen badu.
  • Milo robota gelditutakoan,  nahi den soinu bat erreproduzitzea, led argia kolorez aldatzea eta programa etetea.

2019/03/21

Robotika 2.jarduera: Milo inklinazio-sentsorearekin.


Inklinazio-sentsorea
Milo inklinazio-sentsorearekin

Robotika saioko 2.jarduerako ariketaren helburuak:
  •   Lego gailua, Milo robota, eraikitzea eta scratchekin          programatzea.
  •   Milo robotaren potentziaren balioa ezartzea.
  •   Milo robotak aurreraka edo atzeraka egin dezan,  inklinazio-sentsoreak izango duen posizio balorea ezartzea eta horren arabera:
- Inklinazio sentsorearen balioa 3 bada, Milo robotak
aurreraka egin dezan noranzko egokia ezartzea.
- Inklinazio sentsorearen balioa 1 bada, Milo robotak
atzeraka egin dezan noranzko egokia ezartzea.
  • Teklatuko espazio tekla sakatzerakoan, Milo robota geldiaraztea.

2019/03/15

EKOSISTEMAK.

Hemen LHko 3.4. mailako ikasleak ingurune eta gizarte arloan, Ekosistemak gaiaren lanketan egin duten aurkezpena.


2019/03/05

2019/03/01

Robotika eremua. Lehen jarduera

Ostegun arratsaldetako errotazio saioetan, robotika eremua lantzen hasi gara. Lehen jardueran, Milo robota eraiki ondoren, Scratch programa erabiliz, honako ariketa hauek programatu genituen:



  • Milo robotaren potentziaren balioa ezartzea.
  • Milo robotak aurreraka egin dezan noranzko egokia ezartzea.
  • Milo robotak atzeraka egin dezan noranzko egokia ezartzea.
  • Milo robota zenbait segundoz piztuta mantentzea.
  • Milo robotaren led argiak kolorez aldatzea.