2020/01/31

ROBOTIKA: LURRIKARA BATEN SIMULADOREA



·    LH-ko 4. eta 5. mailako ikasleak, aurreko asteartean, Lego WeDo 2.0-rekin aritu ziren, eta " Zein faktoreak eragin dezakete lurrikara batean eraikin baten erresistentzian?" galderari erantzuteko, honako ariketa hauek egin zituzten:
  • Aurrezagutzak: Zer da lurrikara? Nola neurtzen da lurrikara baten intentsitatea?
  • Lurrikara simuladore gailu bat eraikitzea.
  • Gailua Scratchekin programatzea.
  • Motorraren potentzia ezartzea eta aldatzen joatea, horrela, lurrikararen intentsitatea handiagoa edo txikiagoa izatea.
  • Eraikitako gailuarekin eta eraikinekin esperimentatzea.
  • Proposatutako galderari erantzutea.

·       

2020/01/20

MUSICOSOPHIA.

LH-ko 6. mailako ikasleak, Musicosophia teknika erabiliz The Beatles taldearen Get Back kanta landu dute. Lau lagunen hari melodikoa jarraituz gidatu dute eta besteek keinu bidez jarraitu.
Saioaren bideo ikusteko sakatatu argazkiaren gainean edo egin klik beheko link honetan:
https://photos.app.goo.gl/Sones2Yod4Z25eLG6

SUKALDARITZA: NUTELAZKO LOREA



Osteguneko sukaldaritza saioan nutelazko lorea sukaldatu dute C taldekoek. Bi modutara egin dute errezeta hori, bata hojaldrea erosita, honela, errezeta erraza izan da. Bestea, ogia egiteko makinan masa eginda. Era honetan, pixkat konplikatuagoa izan arren, ikasleak asko ikasi dute.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik 
hemen.

2020/01/09

SUKALDARITZA: TORTITAK


Gaurko sukaldaritza saioan, B taldekoek tortitak egin dituzte.
Eneko, Maialen eta Xaneten errezeta izan da.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.