2019/05/27

Robotika 5.jarduera: Indarra






Robotika saioko 5. jardueran "Zer egin dezakegu Pull gailuak indar gehiago izan dezan gorputzak mugitzeko?" galderari  erantzuteko, ariketa hauek egin genituen:
  • Pull gailua eraikitzea.
  • Pull gailua scratchekin programatzea.
  • Motorraren potentzia ezartzea eta aldatzea.
  • Lego gailuak aurrerantz egin dezan norabidea ezartzea.
  • Askotariko karga probak egitea.
  • Pull gailuari osagairen bat aldatzea, gurpilak adibidez, eta zer gertatzen den antzematea.

2019/05/24

ALBAOLARA BISITA


Ostiralean, maiatzak24, LH-ko 5. eta 6.mailako ikasleak Pasaian egon ziren Albaola museoa ikusten. Bertan, bisita gidatua ondoren, Arkimedes teoriari buruzko tailer bat egin zuten, eta, ikasle bakoitzak barku txiki bat sortu zuen.
Pasai Donibaneko frontoian bazkaldu ondoren, itsasontzi baten, baian, txango bat egin genuen.
Irterako argazkiak ikusteko egin klik hemen edo sakatu argazkiaren gainean.


BERTSO JAIALDIA


Maiatzaren 14an, LH-ko 6.mailako ikasleek bertso jaildia egin zuten ikastetxeko soinketan gelan.
Aurtengo ikasleek egindako saioaren izenburua Mundu birtuala izan zen, eta lan ederra eskeini ziguten.

Ikasleen saioa ikusteko klik egin hemen edo sakatu argazkiaren gainean.
Ondoren, Xebastian Lizaso eta Maialen Akizu bertsotan aritu ziren.

Maialen eta Xebastianen saioa ikusteko klik egin hemen edo sakatu argazkiaren gainean.

.

ESKOLARTEKO GIPUZKOAKO PALA TXAPELKETA


Hernanin, maiatzak 11ean, Eskolarteko Gipuzkoako pala txapelketaren finala jolastu zen, eta nesken alebin mailan, Araitz, Amaia eta Haizea txapeldunak izan ziren. Horrela, Euskal Herriko txapelketa jolastuko dute. ZORIONAK!!!

2019/05/10

Robotika 4. jarduera: abiadura


Robotika saioko 4.jardueran "Zer egin dezakegu lasterketa autoa azkarrago mugitu dadin?" galderari  erantzuteko ariketa hauek egin genituen:
  • Lasterketa autoa eraikitzea eta scratchekin programatzea.
  • Lasterketa autoaren potentziaren balioa ezartzea.
  • Lasterketa autoa aurreranzko norabidean ibiltzea.
  • Scratchen distantzia aldagaia sortzea.
  • Scratchen kronometroa programatzea.
  • Lasterketa autoari aldaketak egitea (potentzia, gurpilak, motorreko eta gurpileko txirrikak), eta, halaber, distantzi zehatz bat egiterakoan, kronometroarekin hartutako denbora, erregistro orri baten jasotzea.

ESKULTUREN ERAKUSKETA



LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleok eskulturari buruzko proiektoari amaiera emateko, eskulanetako saioetan sortutako eskulturekin erakusketa bat antolatu dugu soinketa gelan eta ikusle asko izan ditugu. Eskerrik asko denoi!!!

ESKULTURARI BURUZKO PROIEKTUA


LH-ko 5. eta 6. mailakoak eskulturari buruzko proiektua landu dugu 2. hiruhilekoan. Hemen duzue honako gai honi buruzko aurkezpena.

2019/05/03

TERTULIA LITERARIOAK

ter

LH 3. eta 4. mailako ikasleak tertulia literarioak egin ditugu 2.hiruhilekoan. Bi libururuen ingurukoak: Mikel eta Mikaela eta 3 katu kontu. Ostegunero elkar jarri dugu irakurritakoa. Datorren ikasurtean ea berriz ere egiten ditugun.