2023/06/12

IZAKI BIZIDUNAK LH 3-4

 
 Egin klik argazkian gehiago ikusteko

 LH 3-4.mailakoak izaki biziduak landu ditugu. Arlo guztiak bateratuz lan polita atera zaigu. Ikusi nahi al dituzue argazkiak?

2023/06/06

ZARAUTZERA IRTEERA LH 3-4 2023-06-02


LH 3-4.mailako ikasleak Zarautz-ko hondartzara joan gara egun pasa. Egun ederra pasa dugu hondarretan jolasean eta uretan freskatzen.

 

Argazkian klik egin gehiago ikusteko

2023/05/18

2023/04/27

MUSIKAN IKASITAKO ESKU-JOLASA

Musikan esku-jolas bat ikasi dugu LH 3-4.mailakoak. Ea gustatzen zaizuen!
 


 

 

TXORIENTZAT ETXEAK

 Ostiral arratsalde batzuetan LH 3-4.mailakoak txorientzat egurrezko etxeak egiten aritu gara. Guztira 5 etxetxo egin ditugu eta dagoeneko aukeratu dugu herriko zein zuhaitzetan jarri bakoitza. Eskerrik asko Udaletxeko langileei, beraien laguntzarekin zuhaitzetan jarri ahal izango ditugulako.






 

2023/04/25

BASERRIRA GOIZ PASA LH 3-4

Animalien proiektua lantzen hasi gara eta aitzakia horrekin Naroaren baserrira goiz pasa egin dugu bertako animaliak ikusiaz.Oiloak, ahuntzak, txakurrak eta katua ikusi ditugu. Oso ongi pasa dugu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Naroaren etxekoei egin diguten harreragatik.