2020/12/23

FORMAK MARRAZTEN. 1.ariketa.

 

Aurtengo 2020/21 ikasturtean LH 5. eta 6. mailakoen robotika saioetan, Formak Marrazten unitateari ekin diogu. Unitate honen helburua pentsamendu sortzailea garatzea da, halaber, Scratch bloke bidezko programazio-lengoaia erabiliz, programazioaren oinarriak landu geometriako forma ezberdinak marraztuz.

Proiektu hau interdisziplinarietan oinarritzen da: matematika, artea, teknologia, eta hainbat arlo izango dira Scratchen bidez indartu eta sakondu ditugunak.


1.ariketaren helburuak:


  • Scratcheko irudi-editoera erabiltzea objektu bat marrazteko.
  • Objektuari mozorro ezberdinak sortzea.
  • Agertokiko Xy-grid hondoa ezartzea.
  • Scratcheko Arkatza bloke-kategoria aktibatzea.
  • Bandera berdea sakatzerakoan laukizuzen bat marraztea, horretarako,    objektuaren posizioak aldatzea agertokiko lau kuadranteetan, X eta Y ardatzen   balioak erabiliz.   
  • Bukaeran, agertokiari hondoa aldatzea.


Ikasleen lanak:


Beñat

Aner

Laia

Unax


Luken

Enara

Adei

Oskitz


Irati

Jare

Xabat

Aitzol


Imran

Mattin

Oihana

Ali


Nora

 

 

 


FORMAK MARRAZTEN. 2.ariketa

 Bigarren ariketaren helburuak:

  • Arkatza objektua irudi-editorean modifikatzea.

  • Teklatuko behera gezia sakatzerakoan karratu erregular bat marraztea.

  • Teklatuko zuriunea tekla sakatzerakoan lau karratuz osatutako karratu bat marraztea.

Ikasleen lanak:

Beñat. Karratua

 

Beñat. Karratuak

Aner. Karratua

 

Aner. karratuak

Laia. Karratua

 

Laia. Karratuak

Unax. Karratua

 

Unax. Karratuak

 

Luken. Karratua

 

Luken. Karratuak

Enara. karratua

 

Enara. Karratuak

Adei. Karratua

 

Adei. Karratuak

Oskitz. Karratua

 

Oskitz. Karratuak

 

Irati. Karratua

 

Irati.Karratuak

 

Jare. Karratua

 

Jare. Karratuak

Xabat. Karratua

 

Xabat. Karratuak

Aitzol. Karratua

 

Aitzol. Karratuak

 

Imran. Karratua

 

Imran. Karratuak

 

Mattin. Karratua

 

Mattin. Karratuak

Oihana. Karratua

 

Oihana. Karratuak

Ali. Karratua

 

Ali. Karratuak

 

Nora. Karratua

 

Nora. Karratuak

 

Henk. Karratua

 

Henk. Karratuak

 

 


FORMAK MARRAZTEN. 3.ariketa

 

Hauek dira 3.ariketaren helburuak:


  • Edozein tekla sakatzerakuan mugitu aurrera...pausu, ondoren mugitu atzera...pausu eta giratu.
  Ikasleen lanak:

FORMAK MARRAZTEN. 4.ariketa


4. ariketaren helburuak:

Teklatuko geziak sakatzerakoan poligono erregular  bat marraztea:

. Gora gezia sakatzerakoan: pentagonoa

. Behera gezia sakatzerakoan: hexagonoa

. Ezker gezia sakatzerakoan: oktogonoa

. Eskuin gezia sakatzerakoan: heptagonoa

. Zuriunea tekla sakatzerakoan: dodekagonoa.


 Ikasleen lanak

2020/03/12

DESFIBRILADOREAREN FUNTZIONAMENDUA 2020-03-12



Libe eta Jon Zamakolaren gurasoak etorri zaizkigu 3.aldiz, LH-ko 4.,5., eta 6.mailako azken rotazioetan desfibriladorearen funtzionamendua azaltzera.
Mila esker zuen esfortzuagaitik eta modu hain praktikoan gauza hain beharrezkoak erakusteagaitik.
Saioaren argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2020/03/11

GIZARTE ZIENTZIAK: EGIPTO, GREZIA ETA ERROMA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek aintzinaroko Egipto, Grezia eta Erromako zibilizazioak landu dituzte. Taldetan egin dute lana eta aurkezpen hauek sortu dituzte:


2020/03/05

ERROTAZIOAK: DESFIBRILADOREAREN FUNTZIONAMENDUA


Ostegunean, Asier Zamakolaren bisita izan genuen beste behin ere. LH 4-5-6ko rotazioetako 2.taldeari desfribiladorearen funtzionamendua azaltzera etorri zen.
Orain badakigu norbaitek erantzuten ez badu edo/eta arnasik hartzen ezbadu, zer pauso jarraitu behar ditugun. 
Mila esker Asier!
Argazkiak ikusteko egin klik argazkiaren gainean edo sakatu hemen.

2020/02/18

SUKALDARITZA ERREZETEN BILDUMA


Hemen duzue ostegunetako errotazioetan, sukaldaritza saioetan sortutako errezeten bilduma. Lehen Hezkuntzako 4.5. eta 6. mailako ikasleen artean sortu dute. Errezeta oso goxoak sukaldatu dituzte.

2020/02/13

JOSE MARIREN BISITA


Gaur, errotazio saian, Joane eta Aitzolen aitonaren bisita izan dugu. Arrantza munduaren inguruan gauza asko kontatu dizkigu eta arrantzaleen korapiloa egiten erakutsi digu.
Morse kodea ere praktikatu dugu eta gure izena idatzi dugu  kodearekin. Jose Mari artista da eta kode osoa buruz dakiela erakutsi digu. Mila esker zure arrantza urteak gurekin partekatzeagaitik. Oso gustora egon gara!
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2020/02/07

BARATZA


Ostegunetako rotazio saioetan, ikasle talde bat baratzara jaitsi zen. Eskarola, espinakak, azalora, aza, brócoli, baba, ilarra eta baratxuriak landatu zituzten.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean, edo egin klik hemen.

DESFIBRILADOREAREN FUNTZIONAMENDUA



Ostegunetako rotazio saioetara, Libe eta Jon-en gurasoak etorri dira desfibriladorearen funtzionamendua erakustera. Ikasleak asko ikasi dute, eta praktikan jarri dute zer egin behar den norbait erantzun gabe eta arnasik gabe antzeman ezkero. Oso ando pasa dute. Eskerrik asko denagatik!!!
Saiaren argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.

2020/02/03

JolasMATIKA



Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleekin JolasMATIKA proiektoari hasiera eman diogu. Proiektu honen helburua, informatika zientzia gisa ulertzeko, konputagailuen funtzionamendua zein den jakitea da.
Hasteko, Magia jolas bitarra izeneko jardueraren bidez ikasleen urtebetetze egunak asmatu ditugu.
Ondoren zenbaki bitarrak nola idazten diren ikusi dugu, eta 31baino txikiago diren zenbaki batzuk bitarrez adierazi ditugu.

2020/01/31

ROBOTIKA: LURRIKARA BATEN SIMULADOREA



·    LH-ko 4. eta 5. mailako ikasleak, aurreko asteartean, Lego WeDo 2.0-rekin aritu ziren, eta " Zein faktoreak eragin dezakete lurrikara batean eraikin baten erresistentzian?" galderari erantzuteko, honako ariketa hauek egin zituzten:
  • Aurrezagutzak: Zer da lurrikara? Nola neurtzen da lurrikara baten intentsitatea?
  • Lurrikara simuladore gailu bat eraikitzea.
  • Gailua Scratchekin programatzea.
  • Motorraren potentzia ezartzea eta aldatzen joatea, horrela, lurrikararen intentsitatea handiagoa edo txikiagoa izatea.
  • Eraikitako gailuarekin eta eraikinekin esperimentatzea.
  • Proposatutako galderari erantzutea.

·       

2020/01/20

MUSICOSOPHIA.

LH-ko 6. mailako ikasleak, Musicosophia teknika erabiliz The Beatles taldearen Get Back kanta landu dute. Lau lagunen hari melodikoa jarraituz gidatu dute eta besteek keinu bidez jarraitu.
Saioaren bideo ikusteko sakatatu argazkiaren gainean edo egin klik beheko link honetan:
https://photos.app.goo.gl/Sones2Yod4Z25eLG6

SUKALDARITZA: NUTELAZKO LOREA



Osteguneko sukaldaritza saioan nutelazko lorea sukaldatu dute C taldekoek. Bi modutara egin dute errezeta hori, bata hojaldrea erosita, honela, errezeta erraza izan da. Bestea, ogia egiteko makinan masa eginda. Era honetan, pixkat konplikatuagoa izan arren, ikasleak asko ikasi dute.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik 
hemen.

2020/01/09

SUKALDARITZA: TORTITAK


Gaurko sukaldaritza saioan, B taldekoek tortitak egin dituzte.
Eneko, Maialen eta Xaneten errezeta izan da.
Argazkiak ikusteko sakatu argazkiaren gainean edo egin klik hemen.