2019/11/28

MY FAVOURITE ANIMAL

Hemen duzue LH3koak txikienei egindako aurkezpena. Beraien animali gustokoaren deskribapena ingelesez.

SUKALDARITZA: OCEANIX BATIDOA

Aner, Aitzol eta Unaxek erabaki eta gidatu dute ostegun honetan sukaldatzekoa. Helatuz lagundutako batido mundialak dastatu dituzte.
Argazkiak ikusteko egin klik argazkiaren gainean edo sakatu hemen.

2019/11/15

SUKALDARITZA: FLANA


Atzo arratsaldeko sukaldaritza saioan Jare, Sharleel eta Maddiren errezeta goxo goxoa jan genuen.
Argazkiak ikusteko egin klik argazkiaren gainean edo sakatu hemen.


SUKALDARITZA: LARANJA POLOAK


Aurreko osteguneko sukaldaritzako taldeak,  Mattin, Ali eta Enarak erositako azokako laranjekin poloak egin zituzten.
Argazkiak ikusteko egin klik argazkiaren gainean, edo sakatu hemen.

BARAZKI ETA FRUTA GOGOKOENAK AIZARNAZABALEN

IKERKETA TXIKI BAT EGIN DUGU ELIKADURA PROIEKTUAREN BARRUAN. GURE HELBURUA AIZARNAZABALEKO BARAZKIRIK  ETA FRUTARIK GUSTOKOENAK ZEIN DIREN JAKITEA ZEN. 80 PERTSONA INGURURI EGIN DIOGU GALDEKETA.



GRAFIKOAN IKUSTEN DEN BEZALA, BARAZKIRIK GOGOKOENAK  BAINAK IZAN DIRA.
FRUTETAN ALDIZ GOGOKOENA SAGARRA IZAN DA, ONDOREN PLATANOA.

 BUKATZEKO LAU ELIKAGAIEN ARTETIK AUKERATZEKO ESKATU GENIEN GALDETUTAKOEI. GEHIENGOAK PIZZA AUKERATU ZUEN.




2019/11/14

ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA (6.maila)


Kurtsoko lehen hilabete hauetan "elektrizitatea eta magnetismoa" landu ditugu ingurunen. Horretarako gaia zati desberdinetan banatu dugu taldeka eta gero aurkezpena egin dugu beste ikaskideek ere uler dezaten. Hori jakiteko galderak prestatu ditugu. 






Horretaz gain, gaiarekin lotutako esperimentuak ere egin ditugu. Hauek dira egin ditugun esperimentuak:

Maialen, Iera eta Xanet ZER DA ELEKTRIZITATEA?




Lehenengo Makey Makey plaka ordenagailura konektatu genuen. Gero kokodrilo kable batzuk konektatu genizkion eta bideo bat jarri genuen. Bi pertsonek kablea puntatik heldu eta beste pertsona ikutu eta geratu egiten zen, bi aldiz ikutuz gero handitu eta txikitu egiten zen pantaila.Kabletatik elektrizitatea pasatzen da eta gu nola eroaleak garen bideoa gelditu egiten zen.










Maddi, Amaia eta Eneko MATERIALAK ETA KORRONTE ELEKTRIKOA




FM radio bat egin dugu, horretarako bi sorgailu jarri genituen (pilak) eta "FM radio" plaka bat. Burni eroaleei eta altabozei esker, plakatik burnietara eta burnitik altabozera pasatzen da elektrizitatea eta horrela irratia entzuten zen.

Haizea, Imran eta Danel ZIRKUITU ELEKTRIKOAK




Madalena bat egin dugu eta kandelaren puntan argia pizten da. Sorgailu bat dugu eta kobrezko hariekin elektrizitatea pasatzen da hargailura. Led lanpara bat dugu hargailu bezala, beraz zirkuitoa osatzen denean argia egiten du.
Horretaz gain, auto bat ere egin du taldekide batek:
Horretarako kobrezko zinta, pila, kotxe baten marrazkia eta led bonbila erabili ditut.
Lehenengo kobrezko zinta pegatu dut zirkuito bat egiteko. Zirkuito elektrikoaren punta batean 2 pila jarri ditut eta beste aldean 2 bonbila. Berez, kotxearen argia piztu egin behar zen baina ez nuen lortu. Hurrengo batean berriz saiatuko naiz!







Oñatz eta Rehan ELEKTRIZITATEA ETXEAN



Led argia eta pila juntatu eta kartoian sartu ditugu, horrela argia piztu egiten da. Gainetik papelezko etxeak ipini dizkiogu, etxea iluminatzeko.
Pilaren alde negatiboa led argiaren alde positiboarekin juntatzean argia egiten dute.








Joane eta Nahia MAGNETISMOA





Tabla bat hartu eta zirkuitoa pintatu genuen, gero 2 pila borobil, 2 led argi, 4 iman, 2 txiki eta 2 handi, eta kobrezko zeloa behar izan genituen. Kobrezko zeloa erabilita leg argiak pilari pegatu eta iman txikiari ipini genizkion. Tabla gainean jarri eta azpitik iman handiarekin manejatu genituen. 
Horrek magnetismoa sortzen du, 2 polo desberdin juntatzen direlako. 

Libe, Aiur eta Sharjeel ELEKTROMAGNETISMOA ETA ERABILERAK



Kable eroalea pilarekin kontaktuan jartzerakoan, magnetismo txiki bat sortzen da kablean eta torniloarekin kiribiltzean, magnetismoa tornilora pasatzen da eta fuerteagoa egiten da. Horrela metalezko objektuak erakartzen ditu, gure esperimentuan klipak erabili ditugu.














Momentuz hau izan da guztia, hau irakurrita zerbait ikasiko zenuen ez? Horrela ez bada guri galdetu!!






2019/11/06

JULEN ALONSO ESKOLAN!

3.mailakoak festen inguruko proiektu bat  egin dugu eta hau aprobetxatuz  gure gelara  Julen Alonso trikitilaria gonbidatu dugu. Bere bizitza , interesak  eta lanaren inguruko elkarrizketa bat egin diogu. Bigarren diskorako kanta berriak egiten ari dela ere kontatu digu. Zure diskoaren zain geratzen gara!
Mila esker Julen zure bisitagatik!